LEGEZKO OHARRA

ERABILERA-BALDINTZAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, LANDETA BURDIN LANAK, SALek jakinarazten du www.landetaburdinlanak.com webgunearen jabea dela. Aipatutako Lege horren 10. artikuluaren eskakizunari jarraiki, LANDETA BURDIN LANAK, SALek honako datu hauek jakinarazten ditu:
Webgune honen titularra LANDETA BURDIN LANAK, SAL dela. A20701439 IFK duela eta egoitza soziala LASAO AUZOKO ANARDI AREAKO 9. zenbakian, AZPEITIAN (GIPUZKOA) duela. Sozietatea Merkataritza Erregistroan erregistratuta dagoela, 1839. liburukian, 154. folioan, SS17893. orrian, 1. inskripzioan. Enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hauxe dela: info@landetaburdinlanak.com.

ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA

LANDETA BURDIN LANAK SALen webguneari dagokionez, nabigazioak, sarbideak eta erabilerak erabiltzaile izatea dakar; ondorioz, LANDETA BURDIN LANAK SALen webgunetik nabigatzeak bertan dauden erabilera baldintza guztiak onartzea dakar, indarrean dagoen kasuan kasuko legeria betetzeari utzi gabe.
LANDETA BURDIN LANAK SALen webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak webgunearen erabilera egokia izango duela onartzen du. Bere ardurapekoak izango dira honako hauek ere:
       ● Webguneak eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu eskuratzeko orduan, LANDETA BURDIN LANAK, SALek luzatutako inprimakietan erabiltzaileak emandako informazioak egiazkoak eta zilegi izango dira.
       ● LANDETA BURDIN LANAK SALek eskainitako informazio, zerbitzu eta datuak erabiltzea baldintza hauetan, Legean, moralean, ohitura onetan, eta ordena publikoan xedatutakoaren kontra edo bestela hirugarrenen eskubideak edo webgunearen erabilera kaltetuta atera daitekeen moduan erabiltzea.

ESTEKEN ETA ERANTZUKIZUN ARLOKO SALBUESPENEN POLITIKA

LANDETA BURDIN LANAK, SALek ez du bere ardurapean hartzen, erabiltzailea, bere webgunean agertutako esteken bidez, sartutako webguneen edukieraz. Eta aitortzen du ez duela sarean dauden beste webguneak ez aztertuko, ez kontrolatuko. Aldi berean, ez du bermatzen esteken bidez iritsitako webguneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edota legezkotasuna, bereak ez direnean.
LANDETA BURDIN LANAK, SALek bere webgunearen erabiltzaileak bere webgunean nabigatzeagatik jasan ditzakeen kalteak saihesteko neurriak hartu dituela adierazten du. Horren ondorioz, LANDETA BURDIN LANAK, SALek ez du bere gain hartzen inongo kasuan erabiltzaileak Interneten nabigatzearen ondorioz jasotako kalteen erantzukizuna.

ALDAKETAK

LANDETA BURDIN LANAK, SALek bere webguneko edukian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du, aldez aurretiko abisurik eman gabe. Hori bai webgunearen edukiei, bai horiek erabiltzeko baldintzei dagokienez. Aipatutako aldaketak bere webgunearen bidez egiteko aukera egongo da, Zuzenbideak onartutako edozein modutan; eta nahitaez bete beharrekoak izango dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta gerora balioa duten beste aldaketa batzuek aldatu arte.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIA-JABETZA

LANDETA BURDIN LANAK SAL, zuzenean edo emakidadun gisa, bere webguneko eta honetan jasotako elementu guztien jabetza intelektualeko eta industria-jabetzako eskubide guztien titularra da. Besteak beste, LANDETA BURDIN LANAK, SALen titularitatekoak dira irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak eta logotipoak, koloreen konbinazioa, egitura eta diseinua, erabilitako materialen bilduma, funtzionatzeko beharrezko ordenagailu-programak, sarbidea eta erabilera. Beraz, Espainiako Araubide Juridikoak babestuko ditu jabetza intelektualeko obra moduan horiek guztiak eta arlo honetako Espainiako eta Europar Batasuneko arautegia aplikatuko da, baita Espainiak arlo honetan sinatutako nazioarteko itunak ere.
Eskubide guztiak babestuta. Jabetza Intelektualaren Legean xedatutakoaren arabera, beren-beregi debekatuta geratzen dira, LANDETA BURDIN LANAK, SALen baimenik gabe, webgune honetako eduki guztien edo zati baten erreprodukzioa, banaketa eta komunikazio publikoa, baita eskuragarri jartzea ere, horien xedea merkataritzakoa denean; eta hori edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoz.
Erabiltzaileak LANDETA BURDIN LANAK, SALen jabetza intelektualeko eta industria-jabetzako titularitateko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikus ditzake, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere bai, haren erabilera pertsonalerako eta pribaturako denean. Erabiltzaileak ez ditu ezabatuko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko LANDETA BURDIN LANAK, SALen orrietan dauden babes-dispositiboak edo segurtasun-sistemak.

EKINTZA LEGALAK, LEGE APLIKAGARRIAK ETA ARAUBIDEA

LANDETA BURDIN LANAK SALek haren webgunea eta horretako edukiak oker erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egoki deritzon ekintza zibilak eta penala aurkezteko eskubidea du.
Erabiltzailearen eta zerbitzua eskaintzen duenaren arteko harremanak Espainiako lurraldean indarrean dauden eta aplikagarriak diren arautegiek erregulatuko dituzte. Alde bien artean gatazkarik edo eztabaidarik sortuz gero, arbitrajera jo dezakete edo jurisdikzio arruntera jo arlo horretan dauden jurisdikzioari buruzko arauak betez. LANDETA BURDIN LANAK, SALek helbidea GIPUZKOAn du.