Landeta

EUS / ESP

Logo Landeta

GALDARAGINTZA

Edozein motatako galdaragintza lanak egiten ditugu, pieza txikietatik hasi eta bolumen edo tonaje handiko piezak Bulego teknikoan planoak eta piezakatzeak egiten dira eta ondoren, fabrikatzeko agindua lantegira helarazten da.

Gure instalazioetan pieza handiak muntatu ahal izateko 40 tonara arteko 2 zubi-garabi ditugu; eta horrek ematen digu aukera siloak, toberak, bankadak eta ijezketa eta altzairutegientzako izan daitezkeen edozein elementu muntatzeko.

Errementaritza lanak ere egiten ditugu, halanola eskailera metalikoak, altzairu beltzezko barandak, baranda herdoilgaitzak, burdin hesiak, hoditeriaren muntatze lanak, etab.

Kanpoko galdaragintza lanak ere egiten ditugu, fabriketako mantentze lanak eta konponketak, esate baterako, horretarako beharrezkoak diren ekipamenduak baliatuz.