Bezeroaren gogobetetze osoa pabiloia guztiz bukatzen denean lortzen dela badakigu. Horregatik, egituraren muntaia egitarekin batera, edozein eraikin mota ixteko panelen muntatzaileak ditugu. Itxitura hauek bertikalak (fatxadentzat) edo horizontalak (estalkientzat) izan daitezke.
Egitura muntatzen duten langileekin koordinazio egokia izanez, lanak burutzeko denbora laburrak eta emaitza bikainak lortzen ditugu.