LANDETA BURDIN LANAK SAL enpresa egitura metalikoen eta galdaragintza orokorraren esparruan esperientzia handia duen enpresa da, eta fabrikazio eta muntaketa proiektuak garatzen ditu, “giltzak eskura” modalitatea barne. Halaber, LANDETA BURDIN LANAK SALek ibilbide luzea du industria sektoreko mantentze- eta konponketa-lanetan.
Merkatuak gaur egun dituen eskakizunek prozesuen etengabeko hobekuntzaren bidetik jotzea eskatu digute, eta horrek, kalitatea kudeatzeko ISO 9001 sistema eta egitura metalikoen CE markatuaren UNE EN 1090 araua ezartzera eraman gaitu.
LANDETA BURDIN LANAKen sorreratik euskararen hautua egin bagenuen ere, hobetzekoak genituela jakitun izanik, 2007an euskara-plana martxan jarri genuen.
Diagnostikoa egin ondoren, hobetzekoak identifikatu eta helburuak finkatu genituen. Horrez gain, modu naturalean egiten genituenak errotzeko eta atzerapausoak ekiditeko, 2012an, hizkuntza-politika onartu zuen Landeta Burdin Lanakeko Zuzendaritza Batzordeak.
Egitura metalikoak egiterakoan dugun malgutasunagatik gara ezagunak, eta edukiera handiko euskarri-egiturez gain, argi handidun zertxak edo arkupeak dituzten pabilioiak –zubi-garabiarekin edo gabe– eta solairuarteak ere egiten ditugu.
Teilatuetan eta fatxadetan industria-itxituren lanak ere egiten ditugu.
Lantokian bertan zein kanpoko instalazioetan, muntatze-lanak eta soldatze-lanak egiten ditugu industria siderometalurgikoaren hainbat sektoretarako, hala nola, altzairutegientzat, ijezketa arlokoentzat eta galdategientzat. Aipagarriak dira hoztutako karbono-altzairuzko eta kobrezko panelak edo hoditeriak, nahasteko makinak edo txatarra garbitzeko makinak, eta baita toberak eta biltegiak ere.
Gaur egun, eskarmentu handia dugu ezpal-makinak, xehamakinak edota galdaketa-nahasgailuak egiterakoan, zerbitzu osatua eta bezeroaren eskakizunetara doitutakoa eskainiz, makineria hori behin betiko kokagunean jarri eta instalatzeko aukerarekin.
Errementaritza arloko lanak egiten ditugu; hala nola, eskailera metalikoak, barandak, burdin hesiak, etab.
Gure ingeniaritza departamentuak egituraren zehaztasun guztiak aztertzen ditu bezeroari konponbiderik onena eskaintzeko. Gure ingeniari taldeak, merkatuan dauden programa aurreratuenak erabiliz, edozein motako egiturak diseinatzen eta kalkulatzen ditu.
Lantaldea
Baliabideak
Eraginkortasuna